XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12. ERREPIDEA. Kanpoaldea, gauez.

KEPAk kotxea gidatzen du portua inguratzen duen errepidean zehar.

Bat batean txorimalo bat irteten da bide erdira, autoaren argi-izpietan bete-betean sartuz.

KEPAk zakarki frenatzen du besoak laguntza eske astintzen dituen pertsonaia errukarri baten aurrean, zapata eskuan eta jaka erdi eroria.

PEDRO da. KEPAk leihatila zabaltzen du zuhurki. PEDRO hurreratu egiten zaio.

PEDRO.- Istripu bat... istripu bat....

KEPAk bat bateko maniobra zakarra egiten du autoa bide bazterreko arekan kokatzeko.

Autotik irteten da, linterna eskuan duela.

PEDRO.- Eskerrik asko gazte... KEPA.- Non daude...?.

KEPAk bide ertzeko amildegia argitzen du. Ez dago istripu baten aztarnarik.

PEDRO.- Taxista madarikatu horren kulpagatik....

KEPA PEDROrengana jiratzen da.

Linternarekin argitzen du.

Bere itxura narraza eta errukarria da, zapata oreka galdu gabe jazteko ahaleginetan.

KEPA.- Atropellau egin zaituzte? Ongi zaude?.

PEDROk aurkitegiko orri zimurtua ateratzen du bere erdi jantzitako jakaren poltsikotik.